XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
1. ADITZ MULTZOAREN EGITURA. 1.1. IZEN SINTAGMA ETA ADITZA.Hortaz, aditzak bakarrik osaturiko perpausak aurkituko ditugu edo, eta hau dugu kasurik arruntena, aditza eta beste osagai batzuz baliaturik eginak ere:
Perpaus bakuna aztertzen hasi garenean, aparteko lekua eskaini zaio izen sintagmari:
Esan daiteke
Hori dela eta, arreta handiz eta xeheki ikusi da zerk osa dezakeen izen sintagma hori eta zein den izen sintagmek perpausaren barnean har dezaketen ordena.
Ez gara, alabaina, izen sintagmara bakarrik mugatu: izen sintagmek kasu markak har ditzakete eta, orduan, adizlagunak edo izenlagunak osatzen dituzte:
Bada hemen ikutu nahi ez dugun arazo bat, nolanahi ere: perpausaren osagai nagusienetako bat izen sintagma baldin bada, zein dira besteak?.
Aditz sintagma akaso?.
Adizlagunak eta gainerako osagaiak aditzaren inguruan eta azpian biltzen dira edo aditza eta beste osagai horiek pare parean daude?.
Arazo hau nahikoa sakona denez, eta haren aztertzea lan honen mugetarik kanpo geratuko litzatekeenez, ez dugu ezer esanen horretaz.